gizon ekimena http://gizon_ekimena.nireblog.com Wed, 28 Jul 2010 11:56:18 +0100 gizon ekimena http://files.nireblog.com/blogs/gizon_ekimena/gravatar.gif http://gizon_ekimena.nireblog.com http://nireblog.com Elkarrizketa Euskadi Irratian eta Erreportajea BERRIAn http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/28/elkarrizketa-euskadi-irratian-eta-erreportajea-berrian http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/28/elkarrizketa-euskadi-irratian-eta-erreportajea-berrian Aupa laguna,

gaur goizeko saioan, elkarrizketa egin diote gure kide Iñaki Kasaresi Euskadi Irratiko Faktoria-n, abiatu berri dugun Tratu Onaren aldeko Ekimenari buruz. Hemen duzu entzungai:

Bestetik, gaurkoan ere, BERRIA egunkariak, orrialde osoko erreportajea eman du ekimen berari buruz. Azken orrialdean agertu da.

Ondo izan eta laster arte.

Comments

]]>
Wed, 28 Jul 2010 11:14:48 +0100
Eskerrik asko, Santurtzi! http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/21/eskerrik-asko-santurtzi http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/21/eskerrik-asko-santurtzi

tratuona-eusGizon Ekimenako kideok geure eskerrik beroena eman nahi diogu Santurtziko jaietan abioan jarri dugun Tratu Onaren aldeko kanpaina zeharo arrakastatsua izateko bere aportazioa eman duen orori.

Eskerrik asko, beraz, jai-batzordeari, SKAko langileei, Txosna Batzordeari, Santurtziko udalari, koadrila guztiei, mezua zabaltzen lagundu diguten hedabide handi zein txikiei (eta batez ere txikiei, egindako ahaleginagatik), ostalariei eta santurtziar guztiei, oro har. Zuen eskuhartzerik gabe kanpaina honek ez zatekeen izango izan duen zabalkundea.

Milesker bihotz-bihotzez. Espero eta nahi dugu berriro ere zuen laguntza, animo eta partehartzearekin ekimen eder honen hurrengo urratsak ere emankorrak izango direla, tratu onean garatuko den gizartea erakitze bidean.

Besarkada eta laster arte.

Comments

]]>
Wed, 21 Jul 2010 09:49:31 +0100
Trau Onari buruz Hamaika TBn http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/14/trau-onari-buruz-hamaika-tbn http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/14/trau-onari-buruz-hamaika-tbn Aupa laguna!
Tratu Onaren aldeko Ekimenarekin jarraitzen dugu buru-belarri.
Asteartean elkarrizketa egin zioten gure kide Iñaki Kasaresi Hamaika TB-n hasi berri dugun gai honi buruz. Hona duzu ikusgai:

Ondo izan eta laster arte!

Comments

]]>
Wed, 14 Jul 2010 19:47:05 +0100
Elkarrizketa Bilbo Hiria irratian tratu onen aldeko ekimenaz http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/12/elkarrizketa-bilbo-hiria-irratian-tratu-onen-aldeko-ekimenaz http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/12/elkarrizketa-bilbo-hiria-irratian-tratu-onen-aldeko-ekimenaz Hilaren 9an Bilbo Hiria irratian elkarrizketa egin zioten geure kide Iñaki Kasaresi Gizon Ekimenak abian jarri berri duen Tratu Onen aldeko jardunari buruz. Hona duzu entzungai:

Hilaren 13an, gauez, Hamaika TBn agertuko gara, hilaren 14an goizeko 11'30etan edo Bizkaia Irratian eta 15ean, arratsaldeko 18'15etan-edo Onda Vasca-n.

Comments

]]>
Mon, 12 Jul 2010 11:49:31 +0100
tratu onen aldeko ekimen proposamena http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/07/tratu-onen-aldeko-ekimen-proposamena http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/07/07/tratu-onen-aldeko-ekimen-proposamena Aupa laguna!
GIZON EKIMENAk Tratu Onen aldeko Ekimena sortzea erabaki du, eta Santurtziko Karmengo jaiak baliatuko ditu proposamenaren hasiera kanpaina abian jartzeko.
Hona duzu proposamenaren nondik-norakoa.
Ondo izan!
Tratu Onak Proposamen Orokorra

Comments

]]>
Wed, 07 Jul 2010 12:25:54 +0100
"Gizonak eta emakumeak berdintasunean" jardunaldia Santurtzin http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/05/11/gizonak-eta-emakumeak-berdintasunean-jardunaldia-santurtzin http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/05/11/gizonak-eta-emakumeak-berdintasunean-jardunaldia-santurtzin Hurrengo asteburuon, Santurtzi Berdinguneak jardunaldia antolatu du. Santurtzi Berdingunea Santurtziko udalak Gizonduz-ekin batera abiatu duen ekimena da.
Beraz, maiatzaren 14 eta 15ean aukera ederra da berdintasunean aurrera egin nahi dugun gizon eta emakumeak elkartzeko eta elkarren berri izateko.
Zeuk ere parte hartzea merezi du. Etorri!


Jardunaldietako egitaraua:

Maiatzak 14, ostirala

18.30. Jardunaldien aurkezpena.

· Ricardo Ituarte Azpiazu, Santurtziko alkatea.

· María Silvestre Cabrera, Emakundeko zuzendaria.

· Herriko gizonen eskutik ekitaldi kulturala.

· Berdintasunaren aldeko eta enmakumeen kontrako biolentziaren aurkako euskal gizonen eskutitzaren irakurpena, Jose Antonio Expósito eta Kike Gutierrezen eskutik.

19.00. Mahai-ingurua. “Gizonak erantzukidetasunaren eta zaintzaren aurrean”.

· Antonio García Gómez, Piina-ko, Aitatasun Baimen Berdinen eta Besterenezinen aldeko Plataformako kidea.

· Bernat Escudero Pachón, Berdintasun Teknikaria eta Catalunyako Homes Igualitariseko kidea.

Moderatzailea: Xabier Lapitz, kazetaria.

Maiatzak 15, larunbata

Goizez

10.00. Txostenak. “Gizonak emakumeenganako indarkeriaren aurrean”.

· Mila Amurrio Vélez, UPV/EHU irakaslea. “Emakume gazteek indarkeria nola hautematen duten”.

· Maribel Pizarro Pacheco. Gizarte Psikologoa. “Arabako Berdintasunaren aldeko zentroa Ezberdin”.

· Iñaki Kasares de la Iglesia. “Berdintasunaren aldeko gizonen mugimenduak Indarkeria Matxistari Emandako erantzunak”. Gizon Ekimena. Santurtzi.

Moderatzailea: Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

12.00. Atsedenaldi-kafea.

12.30. “Gizonduz-en tailer paraleloak”.

· “Indarkeria maskulinoak”. (Euskaraz). Ander Bergara Sautua. Gizonduz Ekimenaren Koordinatzailea.

· “Maskulinitatea eta arriskuak”. Ritxar Bacete González, Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

· “Gizonak, maitasuna eta berdintasun harremanak”. Josetxu Riviere Aranda, Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

Arratsaldez

16.00. Erakusketa parte-hartzailea: “Proposamenak eta ekimenak Santurtzitik”.

Aurretik Santurtzin jorratu diren gaien ondorioak eta herriko hainbat taldek egindako lanak aurkeztuko dira.

Moderatzailea: Iñaki López de Munain Pradera, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Teknikaria.

17.30. Eztabaida mahaia. “Gizonak berdintasunaren erronkaren aurrean”.

· José Ángel Lozoya Gómez, masculinotasunean aditua eta Sevillako Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldeko kidea.

· María Jesús Izquierdo, Ekonomian Doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakaslea.

Moderatzailea: Gizonduz Ekimenaren Idazkaritza Teknikoa.

20.00. Jardunaldien amaiera festa Gernika Plazan.

Ekintza kulturalak Erdizka Lauetan, Mendi Alde Dantza Taldea eta beste santurtziar taldeekin.

· Jardunaldiek iraun bitartean gaiarekin lotura zuzena duten materialen eta ekintzen erakusketa iraunkorra egongo da.

· Jardunaldietan partehartzeagatik unibertsitaterako kreditu  bat lor daiteke.

………………….

Informazioa eta inskripzioak :

mujer@santurtzi.net

Telefono zbk. 94 483 35 66

Comments

]]>
Tue, 11 May 2010 12:22:27 +0100
gizon lantegia santurtzin http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/05/03/gizon-lantegia-santurtzin http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/05/03/gizon-lantegia-santurtzin Aupa laguna!

Hasteko, hartzazu besarada goxoa GIZON EKIMENAmaiatzeko lantegia osatzen dugunon aldetik, eta onena opa dizugu.

GIZON EKIMENAk eta Santurtziko Berdingunea-k GIZONENTZAKO LANTEGIA antolatu dute hurrengo larubaterako, hilak 8, goizeko 10etatik 14etara. Jorratuko diren gaiak honakak dira:

- Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak: zelan eraiki eta egokitu dizkiguten rolak eta estereotipoak.
- Maskulinitate eredu nagusiaren gaineko azterketa kritikoa eta gizon izateko era berriak.

Lantegia gizon guztientzako irekia da, eta doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, gizonekimena@gmail.com e-lbidera mezua bidaliz edo 605709976 telefonora deituz.

Ekitaldiari ahalik eta zabalkunderik handiena ematea eskertzen dizugu.

Laster arte eta ondo izan.

Comments

]]>
Mon, 03 May 2010 20:08:42 +0100
Gizonok diogu "kitto!" http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/01/07/gizonok-diogu-kitto http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2010/01/07/gizonok-diogu-kitto urt9GIZON EKIMENA elkarteak emakumezkoen aurkako indarkeria salatzeko bi jarduera antolatu ditu hilaren 10rako, igandearekin:

- 11,30etan: BATZAR IREKIA gizon guztientzako. Zer egin gizonok emakumeen aurkako indarkeria dela-eta? izango da jorratuko dugun gaia. Helburua da gizonok urratsak egiten jarraitzea indarkeria hau amaitzeko geure inplikazioa eta ardura handitzen, eta horretarako bide berriak eta eragingarriak asmatzea. Santurtziko Kresala aretoan egingo da (Barandiaran 12).

- 13,30etan: GIZON ELKARRETARATZEA emakumezkoen aurkako indarkeria salatzeko. Santurtziko Parkeko oinezkoentzako gunean egingo dugu, ordu erdiz, jendaurrean garbi azaltzeko gizonezko gehienok halako ekintzen guztiz aurka gaudela, eta dgeure elkartasun bihotzezkoa erasoturiko emakumezko guztiekin, eta nabarmenki bi herrikide hauekin.

 

- Andrazkoen aurkako hiru eraso ezagun bi hil eskasean

 

Joan den hilaren amaieran emakumezkoen aurkako bortizkeria hiru gertaera ezagutu ditugu Santurtzin:

- abenduaren 23an jakin genuen gizonezko batek bere bikotekidea jipoitu zuela eta atxilotu zutela;

- abenduaren 30ean jakin genuen beste gizon bat atxilotu zutela Santurtzin, andrazko bat bortxatzen saiatzeagatik. Bidenabar, emakume bera bortxatzeko bigarren saiakera zela hil baten buruan.

 

- Gizonok kito! diogu

 

Bi albiste latz hauek emakumeek pairatzen duten indarkeriaz egunero-egunero hedabideetan ikus dezakegun zerrenda luzean bi gehiago besterik ez dira izan. Beste asko ez dira ezagunak nahiz eta badakigun gertatzen direna. Oihartzun txikia izan dute hauek gainera, hildakorik ez delako suertatu zorionez, eta badirudi halako zerbait gertatu behar dela gizarteak arbuioa ozen aldarrikatzeko.

 

GIZON EKIMENAkook, ordea, uste dugu bi eraso larri direla, emakumeek egunero pairatzen duten egoera latzaren adierazgarri, eta ahotsa ozen altxatu behar dugula, batez ere geuk, gizonok. Ez dugu onartzen emakumezko geure lagunek, senideek, herrikideek honela bizitzen jarraitu behar izatea, beti mehatxupean. Ez dugu uste ixiltasunak konplize egiten gaituenik, baina, badakigu jakin, ardura sahiestezina dugula indakeria matxista amai arazten. Badakigu gizon gutxi direla honelako jokamoldeak gauzatzen dituztenak, baina jakitun gara sexismoak eta matxismoak bortizkeria treasnatzat erabiltzeko birusaz guztiok kutsatu gaituela, gutxi-asko. Badakigu erasotzailearen ardura dela berak egindakoa, baina ohartzen gara norbanakoak errundutzea baino gehiago gizarte egitura matxista eta patriarkala alda araztea ezinbestekoa dela erasorik gerta ez dadin.

 

Honegatik guztiagatik, dei egiten diegu gizonezko guztiei parte har dezaten bi ekintza hauetan, errudunkeriaz barik erantzunkizunaz. Baita egunerokoan sexismoa eta matxismoa norbere burutik eta jendarte osotik akabatzen engaia daitezen ere.

Comments

]]>
Thu, 07 Jan 2010 10:09:05 +0100
Bolueta: aski da!! (eta II) http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/11/bolueta-aski-da-eta-ii http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/11/bolueta-aski-da-eta-ii GIZON EKIMENAko kide batzuek ondoko idazkia bidali dugu hainbat hedabidetara.

Joan den larunbatean bi gizonek emakume bat bortxatu dute Boluetan. Oraingoan ere, bortxakeria matxistak, batzuetan gordeago bestetzuetan ageriago baina egunero-egunero ibiltzen den horrek, bizitzak apurtzen jarraitzen du beren biktimei (eta zeharka bere eragilei ere bai), titularrak lortzen hedabideetan eta hitzetik hortzera ibiltzen kalean.

Idazki honen sinatzaileok ere gizonezkoak gara. Gizarte honen sexismoaz blai sozializatuak izan gara. Nahiz eta horren eraginak geure buruak garbitzen jarduten dugun, oraindik  joera sexistak nabarmenak dira gugan ere, besteak beste, emakumezkoak eta gazte jendea zapaltzekoak. Hala ere, gero eta argiago ohartzen gara sexismoa izugarrikeria dela gizartearentzat eta bere kide guztientzat. Gizonezkoak garen heinean ezin gogorrago salatu nahi dugu larunbateko basakeria, baita hori bezalako ekintza menperakuntzazko eta mesprezuzko guztiak. Ez dugu nahi, inola ere, bortizkeria gehiagorik emakumezkoen aurka eta ozen aldarrikatu nahi dugu: gizontasunak, izatez, ez du zer ikusirik emakumeak zapaltzearekin, baztertzearekin, gutxiestearekin,..., inola ere ez, ez hemen eta ez inon.

Dei egiten diegu gizonezko guztiei halako erasoei eta haien azpian datzanari buruz gogoeta sakon egin dezaten, eta engaia daitezen halakoak amai ditzagun. Gizon oro gaude sexismoak zikindurik gutxi-asko. Gutxi dira honelako ankerkeriak egiteraino iristen direnak, baina den-denok daukagu  bortizkeriaren birusa. Inor ez dadila errudun sentitu, ez litzateke-eta ezertarako balioko, ezta justua ere izango, baina jabetu beharra dugu denon ardura dela egoera honi amaiera ematea. Denon onerako izango da, gainera.

Jendarteko kide guztiei ere gauza bera eskatu nahi diegu. Ez dezagun geure jarduna unean-uneko protestara  mugatu eta saia gaitezen geure eguneroko jarrera eta jarduera sexistak alboratzen. Jarrai dezagun berdintasunezko gizartea eraikitze are erabakitasun handiagoaz.

Era berean, eskatu nahi diogu jende orori bazter utz dezala halako ekintza gogorren egileak erruduntzeko eta kondenatzeko joera. Badakigu ulertzen zaila suerta daitekeela eskaera hau. Ez Boluetako doilorkeria egin dutenei, ezta beste inori ere, ez diogu arintzen egin dutenagatik dagoekien ardura pittinik ere. Baina ez dezagun engaina geure burua: ekintza lazgarri hauen benetako iturburua izatez bidegabea den sistema sozial patriarkal eta matxistan datza. Sistema honek sortzen ditu baldintza egokiak halako krudelkeriak gerta daitezen. Sistema honek hezten ditu gizonezkoak umetatik emakumezkoekiko nagusikeriarako, homofobiarako, misoginiarako, indarkeriarako,... azken finean, sistemaren beraren euskarriak izan daitezen. Ezein gizonek ez luke honela jokatuko honela prestatua izan ez balitz, bortxaz eta minez. Alegia, bestelako gizarte egitura ez badugu eraikitzen lehengo lepotik burua jarraituko dugu.

Ildo bereari jarriki, arrazakeria eta xenofobiak harrapa ez gaitzaten saiatzeko dei egiten dugu. Boluetako bortxaketa ez da gertatu bi gizon horiek etnia jakin batekoak zirelako, azal kolore jakin batekoak zirelako edo mintzaira jakin batez aritzen direlako. Esan bezala, maskulinitate eredu baterako prestaketan eto marginazio egoera batean aurki ditzakegu horren zergatiak, ez jatorrian.

Amaitzeko, geure elkartasun eta goxotasunik bihotzezkoenak helarazi nahi dizkiegu emakumezko guztiei, indar bereziaz azkeneko eraso hau pairatu duen geure arrebari (holakotzat sentitzen baitugu, zilegi balekigu) eta bere hurkoei. Era berean, geure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sistema patriarkala deuseztu eta gizarte zinez berdintasunezkoa eraikitzeko. Zuek emakumezkooi adorea eman nahi dizuegu jarrai dezazuen zuen askatasuna gauzatzen eta mundu gizabidezkoagoa eraikitzen, non pertsona guztiok biziko garen inolako zapalkuntza eta bazterkeriarik gabe. Jarraitu ezazue zaren modukoak izaten, halaxe maite eta behar zaituztegu-eta.

Iñaki Kasares de la Iglesia

Salva Martin Valle

Charly Urbina Gracia

Iñaki Sanchez Gracia 

Rafael Martin Rodriguez

Patxi Sanchez Gomez

(GIZON EKIMENA Berdintasunaren aldeelkarteko kideak)

Comments

]]>
Thu, 11 Jun 2009 22:44:14 +0100
Emakumeen aurkako biolentzia sorginkeria aitzakia http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/10/emakumeen-aurkako-biolentzia-sorginkeria-aitzakia http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/10/emakumeen-aurkako-biolentzia-sorginkeria-aitzakia Armelle Le Bras-Chopard ikerlari frantsesaren liburua argitaratu berri dute, sorginkeria eta emakumeen aurkako indarkeria ardatz duena. «Les putains du diable» du izena liburuak, eta sorginkeria aitzakia Lapurdin egin ziren sarraskien inguruan ari da. Gara egunkariak elkarrizketatxoa egin zion atzoko edizioan.

Comments

]]>
Wed, 10 Jun 2009 08:48:27 +0100
Tino Brugosekin elkarrizketa Berrian http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/10/tino-brugosekin-elkarrizketa-berrian http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/10/tino-brugosekin-elkarrizketa-berrian Tino Brugos XEGA (Xente Gai Astur) elkarteko koordinatzailea da eta Euskal Herrira etorri da EHGAM-ek gonbidatua hitzaldi bat emateko Errenterian. BERRIAk elkarrizketatxoa egin dio.

Comments

]]>
Wed, 10 Jun 2009 08:39:42 +0100
Dirulaguntzak gizon taldeentzat http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/09/dirulaguntzak-gizon-taldeentzat http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/09/dirulaguntzak-gizon-taldeentzat Eusko Jaurlaritzak, Emakunderen bitartez, Berdintasunaren aldeko Gizon Taldeentzako dirulaguntza ebazpena argirataratu du EHAAn.



Comments

]]>
Tue, 09 Jun 2009 08:43:17 +0100
Aski!!!!! http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/07/aski http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/07/aski Gaur goizaldean emakume bat lau gizonezkok bortxatu dutela jakin dut. Sentimendu andana pil-pilean jartzen zait, eta eztarrian gorapiloa ohiuka eraso sexistei stopaskatu nahiko nukeena, ASKIIIII DA!!!!

Gizonok badugu zer hausnartu eta, batez ere, zer egin honetan guztian. Badakit beroan ez dela pentsamendurik garbiena egiten baina bada garaia zerbait egiteko. Badakit emakumeen aurkako indarkeria egunero-egunero gertatzen dela, eta arriskutsua izan daitekeela gogor salatzea soilik bortxakeria horren ikusgarritasuna hedabideetara heltzen denean. Badakit, basakeria honen eragileak ez direla benetan errudunak (beren egintza lotsagarri horren arduradun osoak badira ere). Badakit gizon gehien-gehienek nazka (eta lotsa ere) sentitzen dutela halako gertakizunen aurrean, eta sexismo-matxismoaren gezurrak erabat sinetsi eta horien arabera jokatzen duten gizonak gutxiengo dela nabarmen. Badakit honek guztiak sexismoan, matxismoan, misoginian eta indarkerian bizitzea ezartzen digun sistema soziala duela iturburu. Badakit gauza gehiago... baina zerbait egin behar da.

Zer egin, baina? Ez dut batere garbi, egia esan. Zerbait egiten gabiltza sexismoaren eragina geure buruan aztertzen eta bizimodua aldatzen gabiltzan neurrian; zerbait egiten gabiltza gizarteari eta, batik bat, gizonei oharrarazten diegunean sexismoa emakumezkoak ezezik, gizarte osoa, eta baita gizonok ere, kaltetzen gaituela; zerbait egiten gabiltza emakumezkoen aliatu (paternalismorik gabe noski) izaten beren askagintzan; zerbait egin gabiltza geure ingurunean matxismoarekin-sexismoarekin inolako tolerantziarik onartzen ez dugunean,... Baina zerbait gehiago egin behar da.

Salatu. Jendaurrean salatu behar dugu, gizonezko garen aldetik, ez dugula ezelan ere onartzen halakorik, ezta gutxiago ere. Zenbat eta gizon gehiagok salatu, orduan eta babesgabeago suertatuko dira matxismoak alienaturiko horiek. Erruduntzerik gabe, baina denoi dagokigun erantzunkizuna geure eginda, salatu. Salatu eta emakumezko guztiei elkartasunik bihotzezkoena eskaini.

Azkena izan bedi.

Comments

]]>
Sun, 07 Jun 2009 10:06:10 +0100
lan ordutegia, bateragarritasuna eta berdintasuna http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/05/lan-ordutegia-bateragarritasuna-eta-berdintasuna http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/06/05/lan-ordutegia-bateragarritasuna-eta-berdintasuna Krisialdietan empresaburuek jo ohi dute lan ordutegiak luzatzeko eskatzera, eta langileek errazago onartzen dute eskaera, lanpostua mantentzen laguntzearren-edo. Lehenago gertatu da, eta gertatzen ari da oraingoan ere.

Ez dirudi, ordea, neurri hau oso etekintsua dela bateragarritasunaproduktibitatearen aldetik, eta gutxiago jendearen bizi kalitateari dagokionean ere. Are gehiago, lan ordutegia luzeagotzea sendi-lan bateragarritasunaren eta, ondorioz, berdintasunaren kaltetan da.

Egunotan Enpleguaren Kalitatearen gaineko Krongresua egiten dabiltza Donostian. Hara joan da Ignacio Buqueras y Bach, Espainiako Lan Ordutegiak Zentzuzkotzerako Batzordeko presidentea. Halakoak esan ditu donostiar hedabide baten egin dion elkarrizketan (erdaraz).

Comments

]]>
Fri, 05 Jun 2009 17:08:18 +0100
GIZON EKIMENAren aurkezpena (eta II) http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/05/24/gizon-ekimenaren-aurkezpena-eta-ii http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/05/24/gizon-ekimenaren-aurkezpena-eta-ii Aupa laguna!

GIZON EKIMENA nondik datorren, zer den, zer nahi duen eta zelan azaltzeko asmoari jarraiki, hona duzu Santurtzin aurkeztu genuen egunean erabili genuen gidoia. Uste dugu, labur baina argi azaltzen dituen kontu horiek guztiak eta garenaren irudi garbitxoa ematen duela.

Hartzazu besarkada handia eta laster arte

HASTEKO, HAINBATEN EGINA AINTZAT HARTU NAHIA

    • Aurkezten ari garen ekimen hau ezin zitekeen gorpuztu azken hogei urtean Euskal Herrian izan diren ahaleginak, jardunak, ekintzak,... gertatu ez balira. Urte hauetan gizon taldeak, laguntza taldeak, gizon lantegiak,... izan dira, batzuk ageriago, bestetzuk gordeago. Hauen golde lanari esker orain sortzen eta sendotzen ari da Gizon Mugimendu Soziala geurean, berdintasunezko eta sexismorik gabeko gizartea eraikitzen diharduena, ikuspegi ezberdinetatik bada ere. Bihoakie, bada, hemendik geure eskerrona garai latzagoetan lanari lotu zitzaien aitzindari hauei.

    • Era berean, ez ekimen berri hau, ezta berdintasunaren aldeko gizon mugimendurik orokorrean, ez zitekeen izan mugimendu feministak eta hainbat eta hainbat emakumezkok egindako ekarpena izan ez balitz. Izan ere, hauek bultzatu gaituzte gizonok maskulinitate hegemonikoa kritikoki berrazter dezagun. Esker mila, bada.

    • Azkenik, baina ez azkenak, gogora ekarri nahi dugu gay mugimenduaren ekarri izugarria. Mugimendu honetako kideek sarri pairatu dituzte eredu maskulino hegemonikoaren rolez kutsaturiko gainontzeko gizonen eraso eta irainak; hala ere, ezinbesteko erreferentzia dira maskulinitate eredu ez zapaltzaile eta askatzaileen bilaketa lanean.

  • AURREKARIAK: EKIMEN HAU NONDIK DATORREN

    • Santurtziri dagokionez, hainbat eta hainbat jarduera eta dinamika izan dira azken hamar urteotan, egun aurkezten ari garen ekimen hau zertzeraino bidea jorratu dutenak.

    • Badira hamar urte lehenengo gizon lantegiak egin zirela geure herrian, eta lau urte gizonentzako lehenengo laguntza taldea sortu zela. Bilkura hauetan, hainbat gizonek aukera izan dugu berradiskidetzeko geure alde emozionalarekin, geure gizon nortasunaz azterketa kritiko egiteko... laguntasunez, elkarkidetzaz, lehiarik gabe, erruduntzerik gabe, epaitzerik gabe,...

    • 2007ko azaroan Gizon Batzarra egiteko egiteko estraineko deia egin zen Santurtzin, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren haritik. Hartan, aukera izan genuen gizonok geure bizipenak, gogoetak,... elkarri azaltzeko indarkeriari buruz eta bortizkeria matxista amai arazteko gizono dagokigun paperaz.

    • Honela, iazko urrian geure herrikide Doccas David bere senarral erail zuela eta, deialdi berri bat egin genien gizonei biltzeko eta izugarrikeria hauei buruz gogoeta egiten jarraitzeko. Baina honetan jendaurreko salaketa gehitu genion, gizon elkarretaratzea eginez indarkeria matxistaren eta sistema sexistaren aurka, jakin badakigulako sistema sexista hau dela halako eta, mass-medietan jendarteko komunikazioetan ez agertu arren, egunero gertatzen diren jazoera larrien benetako eragilea

    • Egun hartan deliberatu genuen egoera aldatzen lagunduko bagenu beharrezkoak zirela dinamika luzeak. Honela berriro biltzea erabaki genuen, eta orain aurkezten ari garen honen hazia landatu genuen.

  • ZERTAN GAREN EGUN

    • Gaur esan dezakegu GIZON EKIMENA hazi loratu berria dela. Eta lore honek hazi eta garatu nahi duela, baina ahultzeko eta hiltzeko arriskuan ere badagoela, edozein izaki sortu berriri gerta dakiokeen bezalaxe.

    • Ekimen hau osatzen dugun dozena bat gizon geure gizartearen aniztasunaren erakusgarri gara, nahiz adinari, nahiz hizkuntzari, nahiz nazio identitateari, nahiz jatorriari, nahiz klase sozialari, nahiz ideologiari, nahiz abarrekoei dagokienez. Jakin badakigu geure gizartean, sarritan eta tamalez, halako desberdintasunek elkarrengandik urruntzen gaituztena, baina geurean gizarte sexista honetan gizon izatea egokitu izanak ematen digun elkartasunak bide eman digu bat eginda jarrai dezagun desberdintasunak deberdintasun. Gertaera hau izugarri ederra eta itxaropentsua da geure ustetan, eta zaindu nahi dugu gozo-gozo.

    • Oraindik ere ez dugu talde ikuspegi bateraturik sexismoaren, maskulinitatearen, matxismoaren eta abarrekoen atal askori buruz, talde gaztea garelako, baina hainbat kontutan bat gatoz dagoeneko:

      • Sexismoa akabatu eta berdintasunezko gizartea eraiki nahi dugu.

      • Asmo hau onuragarria da, emakumeentzat ezezik gizonentzat ere, zeren sexismoak mindu, mugatu eta kaltetzen gaitu geu ere, trukean “oradainsari” batzuk ematen badizkigu ere.

      • Helmuga honetara heltzeko gizonezkoon ekarria ezinbestekoa da.

      • Geure ekarpen hau bi norabide osagarritan ibilko da: sexismoa ezabatzea norbanakoan eta gizartean.

      • Norbanako mailan akabatu behar dugu sexismoa, gizarte sexistan bizi diren gizonezko guztiok (pertsona guztiok, egia esan), gutxi-asko, barneratuak baititugu jarrera eta jokamolde sexistak. Geure egunerokoan ez bagara aldatzen alferrikakoak izango dira aldarrikapen eta deialdi publikoak.

      • Gizarte mailan akabatu behar dugu sexismoa, gizarte egitura berak eragiten eta bersortzen dizkielako jarrera eta rol sexistak bere kideei etengabe. Gainera, nabarmen zailtzen ditu norbanakoen aldaketa saiakerak.

  • ZELAKO EKARPENA EGINGO DUGUN

    • Norbanako mailakoari dagokionez:

      • Hilero-hilero lantegi tematikoak egingo ditugu zeinetan maskulinitateari loturiko gaiak jorratuko ditugun: indarkeria, sexua, homofobia, lana, emozioak eta sentimenduak, menpekotasunak, emakumeekiko harremanak,... Lantegi hauek antolatuko ditugu maskulinitate eredu hegemonikoak inposatzen dizkigun ezaugarri eta jokaerei (razionalizatzea, elkarrenagandiko urruntasuna, seriokeria, produzitu beharra, lehiakeria,...) kontra egiteko moduan.

      • Lantegi hauetan edozeinek har dezake parte, baina kontuan izanik lan hau benetan emankorra izan dadin behar-beharrezkoa dela kideon arteko konfiantza maila handia, parte hartu nahi duten gizonei eskatuko zaie aurretiaz geurekin hitz egiteko, baita gutxieneko iraunkortasuna izateko konpromisoa ere, noski.

    • Gizartean sentsibilizazioa lantzeko:

      • Bi edo hiru hilean behin jarduera ireki bat antolatuko dugu gutxienez, gizonetan sexismoaren kalteez eta berdintasunezko gizartea eraikitzearen abantailez sentsibilizazioa handitzeko.

    • Era berean, jarraituko dugu pentsatzen bi asmo horietan aurrera egiteko zelako ekintza eta jarduerak bideratu behar ditugun unean unean.

Comments

]]>
Sun, 24 May 2009 16:29:52 +0100
GIZON EKIMENAren aurkezpena http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/05/20/gizon-ekimenaren-aurkezpena http://gizon_ekimena.nireblog.com/post/2009/05/20/gizon-ekimenaren-aurkezpena
Taldearen aurkezpena egin genuenean elkarrizketa egin ziguten INFO7 irratian. bertan informazio gehiago hartu ahalko duzu geure taldeaz, eta are argibide gehiago nahi bazenu, guregana jo dezakezu, goxo hartuko zaitugu-eta.

Besarkada eta laster arte.

Comments

]]>
Wed, 20 May 2009 16:34:51 +0100